Aldaketa beharra aldarrikatu zuen LABek

Erredakzioa 2021ko mai. 2a, 08:59

Aldaketa da aukera. Por un cambio de rumbo. Zaintza, lana, bizitza, herria" leloarekin, LAB sindikatuak eskualdeka egin zituen Maiatzaren Leheneko mobilizazioak. Debabarrenekoa Eibarren egin zuten eta aldaketa eta trantsizio ekosozialista eta feminista aldarrikatu zuten.

LAB sindikatuak, besteak beste, 2021ean lan istripuz hil diren 18 beharginak gogora ekarri zituen, feminizatutako lan prekarioak baztertu zituen, gazteen langabezia tasa izugarrizkoa salatu zuen eta azpimarratu zuen kapitalismoak krisiak baliatzen dituela berrantolatzeko eta indartzeko eta orain ere, pandemiak eragindako krisia baliatzen ari dela.

Horren guztiaren aurrean, LAB sindikatuak uste du "mugarri berriak" jartzeko unea iritsi dela, "greba eta mobilizazio gehiagorekin eta borroka ezberdinen arteko bat-egite hori bilatuz. Momentuak beste Greba Orokor bat eskatzen du eta LAB hurrengo Greba Orokorrerako adostasunak sortzen hasteko prest dago,hitz egiten hasteko eta bide horretan adostasunak bilatzeko. Kapitalismoari alternatiba eraikitzea mundu mailako erronka da".