Leku izenak, azken kapitulua

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 2a, 11:01

Gaurkoa, leku izenen gaineko azken kapitulua da. Bi leku eta bi izendegi dira hizpide. Batetik, Unamuno industrialdearen eta Zeleta auzunearen gaineko xehetasunak azaltzen ditu eta bestetik, orain arte landutako leku izen guztiak batzen dituzten kale izendegi herrikoia eta kale izendegi ofiziala partekatzen dira.

Gaur egungo Unamuno industrialdean The PLacencia de las Armas Company Limited enpresak kanoiak probatzen zituen. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

Zeleta auzoko lehen etxeak 1970. urte inguruan eraiki zituzten. 2010ean, berriz, kanposantuko zubia zabaldu zuten. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

Kale izendegiak

Bestalde, Sorapediak bi kale izendegi ditu jasota. Bata da ofiziala. Haren gaineko xehetasunak jakiteko klikatu HEMEN.

Beste kale izendegia da herrikoia. Hau da, herrian erabiltzen diren izenen zerrenda. Horien kasuan, toki horiek ez dute ofizialki etxe ataririk esleituta. Xehetasunak jakiteko klikatu HEMEN.