Nabarmen behera

Erredakzioa 2021ko api. 30a, 13:43

Beheranzko joerari eutsi diote koronabirusaren gaineko kutsatze-datuek. Azken hiru egunotan, Soraluzen ez da positibo berririk atzeman. Eskualdeari dagokienez, berriz, Deban ere hasi dira positibo gutxiago detektatzen. Baita gainerako herrietan ere. 

Azken egunotako datuei esker, herriko intzidentzia-tasa metatuak txikitzen segitzen du. Gaurkoa da 553,60. Positibo kopuruari dagokienez, berriz, azken 7 egunotan 8 herritarrek eman du positibo COVID-19a detektatzeko probetan.

Debabarrenari dagokionez, berriz, eskualdean ere behera egiten segitzen du positibo eman duen herritar kopuruak, herri guztietan. Hori bai, Elgoibarren apur bat handitu egin da intzidentzia-tasa metatua.

Hona hemen apirilaren 23tik atzora arteko datuak, herriz herri:

  • Eibar 46   476,81
  • Elgoibar  17  346,62
  • Mendaro   3    330,97
  • Deba   36   1577,11
  • Mutriku   13   470, 46
  • Soraluze  7   533,60
  • Debabarrena  122

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.