Apur bat beherago

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 28a, 17:53

Azken bi egunotan, herritar bakarrak eman du SARS CoV-2 koronabirusa atzemateko probetan.  Astebeteko datuei erreparatuta, berriz, beheranzko joera ikusten da, guztira, 8 positibo detektatu baitituzte. Eskualdean ere, apur bat behera egin dute datuek.

Azken egunotan atzemandako positibo kopurua gutxitzeak herriaren intzidentzia-tasa metatua jaistea ekarri du. Gaurko datuen arabera, 600dik jaitsi eta 578,76 da. 

Debabarrenari dagokionez, berriz, oro har, gutxitu egin da positibo kopurua. Hala ere, Deban gorri-gorri segitzen dute eta Elgoibarren ere gora egin du intzidentzia-tasa metatua.

Hona hemen apirilaren 21etik 27ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar   57        560,53
  • Elgoibar  22    355,29
  • Mendaro  5     425,53
  • Deba  42       1778,84
  • Mutriku 13      508,09
  • Soraluze 8     578,76
  • Debabarrena 147

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.