Amuarrainak Deba ibaian

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 27a, 11:11

Amuarraina Deba Ibaian. Argazkia: Mikel Valero.

Poza ematen duen argazkia bidali du oraingo honetan Mikel Valero argazki-zaleak, ibaiko bizidunen erakusle baita. Amuarraina Deba Ibaian izenburua ipini dio. Ildo beretik, Crecenciano  Hernandez Chanok kontatu du Mendiola industrialde pareko ibai-tramuan amuarrain ederrak ikus daitezkeela. Bestalde, herritar bati baino gehiagori eman dio arreta Zubi Nagusiko iturriaren beheko aldean, hainbat enborren babesa baliatuta uroilo batek egin duen habiak (barruan argazkia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.