Kejak eta eskarixak

Irukurutzeta Eguneko ekitaldiak bertan behera

Egoitz Unamuno 2021ko api. 26a, 13:26

2019ko Irukurutzeta Eguna.

Antolatzaileek jakinarazi dute osasun egoera dela eta aurten ez dutela Irukurutzeta Egunean inolako ekitaldirik antolatuko. 

Berez, ohiko egoera balitz, Irukurutzeta Eguna maiatzaren 8an ospatuko litzateke, baina osasun egoera larria denez, Osintxuko eta Atseden Txaboletako antolatzaileek erabaki dute aurten deialdirik ez egitea eta ez banatzea salda eta txorixorik. Iaz ere hala egin zuten arrazoi beragatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.