Eremu gorritik kanpo

Erredakzioa 2021ko api. 26a, 15:12

Gaurtik, Soraluze eremu gorritik kanpo dago. Nabarmen egin du behera koronabirusari dagokion intzidentzia-tasa metatuak. Hala ere, 400dik gora segitzen du. Gaurkoa da 654,25. Positibo kopuruari dagokionez, azken zazpi egunotan, 13 atzeman dituzte. Horietatik 6 barikutik atzora arte.

Intzidentzia-tasa metatua 400dik gorakoa izan arren, Soraluze eremu gorritik atera egin dute, herriari dagokion osasun eremuaren batez bestekoa ez delako eremu gorrian sartzekoa. Horrenbestez, indargabetu egin dira ezarritako neurri murriztaileetako batzuk eta horren ondorioz, aurrerantzean:

  • Herria ez dago perimetralki itxita.
  • Ostalaritza eta jatetxe establezimenduek ez dute barruan zerbitzatzeko ordutegi murrizketarik izango.
  • Kirol jarduerak, atzera ere, sei pertsonara artekoak izan ahalko dira. Kirol instalazioetako aldagelak berriro ere zabaldu ahalko dira, %35eko edukierarekin.

Datuak

SARS CoV2 koronabirusa atzemateko PCR probetan positibo eman duten Debabarreneko datuei dagokienez, berriz, Deban kopuru altuarekin segitzen dute; gainerakoetan, berriz, gorabehera gutxi batzurekin.

Hona hemen apirilaren 19tik 25era bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar 62    582,37
  • Elgoibar 19   311,96
  • Mendaro  7   425,53
  • Deba  48  1723,82
  • Mutriku 13    564,55
  • Soraluze  13  654,25

Eremu gorria

Bestalde, hona hemen gaurko ebazpenean argitaratutako zerrenda, eremu gorrian dauden 5.000 bizilagunetik gorako herriena:

Amurrio, Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Berango, Bergara, Bilbao, Deba, Derio, Donostia, Eibar, Erandio, Ermua, Errenteria, Getxo, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Laudio, Lazkao, Legazpi, Leioa, Lekeitio, Lezo, Mungia, Muskiz, Mutriku, Oiartzun, Ondarroa, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Trapagaran, Villabona, Gasteiz, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

5.000tik beherako herriak, berriz, honakoak dira:

Aia, Aizarnazabal, Alegia, Anoeta, Antzuola, Asteasu, Aulesti, Ayala/Aiara, Bakio, Eltziego, Elduain, Elgeta, Eskoriatza, Getaria, Ibarra, Irura, Bastida, Legorreta, Loiu, Mallabia, Olaberria, Otxandio, Ugao-Miraballes, Urduliz, Urduña, Zaldibia, Zaratamo, Zestoa eta Zizurkil.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.