Leku izenak: Serafin Atxotegi, Sologoen eta udaletxeko aldapa

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 25a, 09:01
Txurrukena baserria eta haren ortuak.

Serafin Atxotegiko, gaur egungo Txurruken kaleko etxeak 1944an hasi ziren eraikitzen, Txurrukena baserriaren ortuetan. Bestalde, gaur egun Sologoen zentral hidroelektrikoa da, baina 70eko hamarkadan, industrialdea ere izan zen. Udaletxeko aldapa, berriz, Azkoitirako bidearen zatia zen, jatorriz.

40ko hamarkadan, herriko enpresa handien nagusiak bildu egin ziren ziren, beharginendako auzunea berria egiteko asmoarekin. Horretarako Gipuzkoako Obra Sindical del Hogar y Arquitectura erakundearen laguntza izan zuten. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

1978an, sahiesbidea egin zutenean, Sologoen inguruko esparru batzuk erosi egin zituzten, enpresak zabaltzeko. Baina, azkenean, enpresa bakarra izan da Sologoen industrialdean. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN


Sorreran, udaletxeko aldapa hau kale arrunta zen, baina XVIII mendean Udaletxea eraiki zuten albo batean, eta XIX mendean hiru etxe bota zituzten beste aldean Plaza Barria eraikitzeko. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.