Atzo positibo barik

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 23a, 19:51

Azken bi egunotako datuen arabera, berriro ere behera egin du apur bat herrian koronabirusari dagokion intzidentzia-tasa metatuta. Justu gaur zortziko berbera da: 956,22. Azken bi egunotan, berriz, positibo bakarra atzeman dute, atzo zero. Eskualdeari dagokionez, antzerako egoeran segitzen du.

Batzuk gora, beste batzuk behera. Emaitza da SARS CoV-2 koronabirusarekin lotuta, orain dela astebeteko egoeraren antzerakoa dela gaurkoa. 

Positibo kopuruak gora egin du nabarmen Deban. Joan den barikukoekin alderatuta, bikoiztu baino gehiago egin da atzemandako kopurua. Elgoibarren ere goranzko joerari eutsi diote eta 11 izatetik 23 positibo izatera pasa da astebetean. Eta gutxi bada ere, Eibarren ere egin du gora.

Behera egin du, berriz, Soraluzen. Hemengo kasuan, joan den astean baino 8 positibo gutxiago hauteman dituzte. 

Osakidetzak astelehenean eguneratuko ditu herriz herriko datuak eta orduantxe argitaratuko du eremu gorrian izango den herrien zerrenda. 

Hona hemen apirilaren 16tik 22ra bitarteko datuak, herriz herri: 

  • Eibar         85      571,45
  • Elgoibar    23      294,63
  • Mendaro    5       472,81
  • Deba         50     1357,05       
  • Mutriku     12      508,09
  • Soraluze   15      956,22
  • Debabarrena 190