“Kooperatibak 100 urte baino gehiago bete ditu. Pandemiak erakutsi digu zein den beste 100 urtez jarraitzeko formula: Kooperatiban erosten jarraitzea”. Esaldi horrekin bukatu zuen Amaia Ariznabarreta Kooperatibako presidenteak atzoko batzar nagusia.
Izan ere, horixe izan zen atzoko batzarrean nabarmendu zena: pandemiak eragin positiboa izan duela Kooperatibaren jardunean.
Dirua irabazi eta lanpostuak sortu
Hori datutan azalduta, pandemiari esker irabaziak izan ditu Kooperatibak 2020an. Are gehiago, 25.000 euroko galerak izatetik, 12.000 euro baino gehiagoko irabaziak izatera pasa da ia bi urtean. Arrazoia, denok ondo dakiguna: pandemia dela-eta, herritarrek gehiago erosi dutela herrian, kasu honetan, Kooperatiban.
Horrez gainera, lanpostuak ere gehitu zituzten, erosketa handitzeari aurre egiteko. Jardunaldi murriztuarekin zebilen langile bat lan jardun osoan ibili zen; eta langile berri bat hartu zuten sei hilabeterako, lan jardun osorako.
2020an izandako irabaziei dagokienez, berriz, Kooperatibaren beste urte batzuetako “zuloak” estaltzen laguntzera bideratuko dituztela jakinarazi zieten batzarrera bertaratu ziren 44 bazkideei.
Errektore kontseiluko kide berriak
Bestelako gaien artean, Kooperatibaren estatutuak berritzea onartu zuten eta kontseilu errektorea berritu zuten. Bozketa egin zuten horretarako eta honako lau kideak aukeratu zituzten kontseilu errektoreko kide izateko:
- Mertxe Arenaza Iriarte
- Migel Bedaio Aizpiri
- Belen Calleja Rascon
- Maitane Maiztegi Ariznabarreta
- Ordezkoak
- Txaro Matias de Cruz
- Bakarne Burunza Tornos
- Ainhoa Ibarzabal
Batzarraren amaieran, hainbat otar zozkatu zituzten bertaratu zirenen artean.