Berriro ere gora

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 21a, 13:17

Oraingoz, sokak ez du etenik. Aste honetan, egunero atzematen ari dira SARS CoV-2 koronabirusa detektatzeko probetan positibo eman duten soraluzetarrak. Gaur argitaratutako datuaren arabera, azken bi egunotan beste sei herritar atzeman dituzte eta gora egin du intzidentzia-metatuaren tasak. Gaurkoa da 981,38. Bestalde, hiru herritar ospitaleratuta daude.

Atzoko eta gaurko datuen arabera, apurtu egin da COVID-19aren intzidentzia-metatuaren tasak azken egunotan erakutsi duen beheranzko joera eta goranzkoa hartu du Soraluzen, 1.000tik gertu jartzeraino. 

Bestalde, ospitaleratzeak ere hasi dira izaten soraluzetarren artean. Anbulatoriotik esandakoaren arabera, joan den astean herritar bat ospitaleratu zuten eta bi atzo. Azken horien artetik, gainera, batek 40 urte inguru ditu.

Debabarrenean ere gora

Eskualdeko egoerari dagokionez, berriz, besteak beste, Deban etengabe segitzen dute positiboak atzematen eta Debabarrenean, oro har, astelehenean baino gehiago daude. 

Honakoak dira azken zazpi egunotako datuak, herriz herri:

  • Eibar         97    545,97
  • Elgoibar   19     251,30
  • Mendaro   4     425,53
  • Deba        55   1136,99
  • Mutriku    14     564,55
  • Soraluze 15     981,38
  • Debabarrena 204