Eremu gorrian segitzen du herriak

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 19a, 17:19
Herriaren ikuspegia, Errekalde ingurutik. Argazakia: Ander Pastoriza.

Gutxi bada ere, beheranzko joerari eutsi egin dio koronabirusari dagokion herriko intzidentzia-tasa metatuak. Hori bai, 900dik gorakoa izaten segitzen du eta eremu gorrian segitzen du Soraluzek. Debabarrenean, berriz, beste hiru herri ere sartu dira bertan.

Barikutik astelehenera bitartean, beste 8 herritarrek eman dute positibo SARS CoV-2a detektatzeko probetan. Azken zazpi egunotan,13 kontabilizatu dituzte. Eta azken 14 egunotan 36 izan dira, guztira. 

Hori horrela, apurka-apurka bada ere, behera egiten segitzen dute datuek. Adibidez, gaurko intzidentzia tasa-metatua 905,89 da eta joan den barikukoa 956,22 izan zen.

Egoitzakoak ezin dira kalera jaitsi

Hori bai, beste aste batez, behintzat, eremu gorrian segituko du Soraluzek. Horren ondorioz, ostalaritzari eta kirol jarduerei begira ezarritako neurri murriztaileagoek indarrean segituko dute. Herriaren itxiera perimetralak ere bai. Eta besteak beste, Mesedeetako egoitzako bizilagunak ezin izango dira herrira jaitsi paseora, egoitzaren inguruan ezarri duten “eremu seguruan” ibili beharko dira. 

Egoitzatik esplikatutakoaren arabera, Diputazioak erabaki du eremu gorrian dauden herrietako egoiliarren kasuan neurri hori ezartzea. 

Debabarrenean, lau eremu gorrian

Eremu gorriarekin segituz, zerrendara gehitu dituzte eskualdeko beste hiru herri: Eibar, Deba eta Mutriku.

Nabarmena da positibo kopuruek Deban izan duten gorakada. Hain justu, Osakidetza aste honetan baheketa masiboa egiten hasi da martxoaren 31tik Itziarko Urberu sagardotegira joan ziren pertsonei. 

Beste aldean dago, berriz, Elgoibar. Joan den astetik daukan kolore horiari eutsi egiten dio. 

Hona hemen apirilaren 12tik apirilaren 18ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar    98      549,61
  • Elgoibar  17   268,63
  • Mendaro   2   330,97
  • Deba    46      935,26
  • Mutriku   17    526,91
  • Soraluze  13   905,8
  • Debabarrena  193

Eremu gorria

Eremu gorriari dagokionez, berriz, honako hauek dira zerrenda horretan dauden 5.000 bizilagunetik gorako herriak:

Amurrio, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Berango, Bilbao, Deba, Donostia, Eibar, Erandio, Errenteria, Getxo, Hernani, Hondarribia, Lasarte-Oria, Laudio, Lazkao, Legazpi, Leioa, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Ondarroa, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Portugalete, Sestao, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Trapagaran, Villabona, Gasteiz, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Honako hauek dira, berriz, 5.000 bizilagunetik beherako herriak:

Aia, Alegia, Anoeta, Aramaio, Ataun, Aiara, Berantevilla, Elduain, Eskoriatza, Gabiria, Getaria, Ibarra, Irura, Itsasondo, Bastida, Laguardia, Legorreta, Otxandio, Soraluze, Urduña, Zaldibia, Zambrana, Zestoa eta Zizurkil.