0 KM KOMERTZIOAK

Kooperatibaren batzar orokorra

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 19a, 10:10

Eguaztenean, urteko batzar nagusia egingo du Soraluze Kooperatiba Elkarteak, antzokian. 18:30ean da lehen deia eta 19:00etan bigarrena. Kontu ekonomikoak, kudeaketa eta besteak beste, Kontseilu zuzendaria aukeratzea izango dituzte aztergai. 

Azken puntu horri dagokionez, Kontseilu Zuzendaria eta Zaindaria aukeratzeko, dagoeneko abian dute bozketa. 

Izan ere, pandemia kontuan hartuta eta bestela ere, batzarrera bertaratu ezin direnek botoa emateko aukera izan dezaten, kontseilu errektorea osatzeko dauden zortzi hautagaien zerrenda ematen zaie, bertatik lau aukera ditzaten. Boto-paper horiek Kooperatiban bertan ari dira batzen eta gero batzar orokorrean zenbatuko dituzte. 

Osterantzeko gaiei dagokienez, berriz, 2019ko eta 2020ko kudeaketaren berri emango dute eta estatutuak Euskadiko Kooperatiben 11/2019 legera egokitzea proposatuko dute.