J.M.G. Plaentxia.eus atariko erabiltzailea kexu da, gutxienez, hiru egunez Erregetxean txarto aparkatuta lagatako auto bera ikusi duelako eta gainera, isun barik. “Narrua behar da autoa horrela lagata lotara trankil joateko, eta ez behin bakarrik! Hori traban dago. Niri segituan ipini zidaten, ba isuna!”, esan du haserre.