Eguazteneko datuekin alderatuta, Soraluzen eta Elgoibarren izan ezik, Debabarreneko gainerako herri guztietan gora egin du SARS CoV-2a detektatzeko probetan positibo eman duen bizilagunen kopuruak. Debak izan du igoerarik nabarmenena, 7 positibotik 24ra. Eibarren, berriz, 53tik 72a pasa dira azken bi egunotan.
Deigarria da, baita ere, Debabarreneko datuen igoera orokorra: eguaztenean, 115 positibo zeuden kontabilizatuta eta gaur, 222.
Herriz herriko datuen hurrengo eguneratzea astelehenean egingo dute. Halaber, orduantxe eguneratuko dute, baita ere, eremu gorrian dauden herrien zerrenda. Pentsatzekoa da Soraluzek bertan segituko duela eta Eibar, Deba eta Mutriku ere batuko direla.
Hona hemen apirilaren 9tik 15era bitarteko datuak, herriz herri:
- Eibar 72 484,09
- Elgoibar 11 268,63
- Mendaro 5 378,25
- Deba 24 513,48
- Mutriku 15 451,64
- Soraluze 23 956,22
- Debabarrena 222