Harkaitz Canoren saiorako izena emateko aukera zabalik

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 16a, 11:31

Irakurleen Klubeko hurrengo hitzordua berezia da, berbetagai izango den liburuaren idazlea bera baitator saiora eta gainera, izen handiko idazlea da: Harkaitz Cano, Fakirraren Ahotsa liburuarekin. Maiatzaren 3an da hitzordua eta oraindik zabalik dago izena emateko epea. Interesa duen edozeinek eman dezake izena.

Oraingoz, hala ere, gutxik eman du izena literatura saiorako. Udaletik emandako informazioaren arabera, Irakurleen Klubeko ohiko kideez gain, beste hiru lagunek baino ez dute izena eman, Soraluzekoak hirurak. Beraz, 12 lagun daude izena emanda: 4 gizon eta 8 emakume. 

Harkaitz Cano moduko idazle entzutetsu bat ekartzeari buruz galdetuta, berriz, esplikatu dute Irakurleen Kluba abian jarri zenetik, ohitura dagoela, tarteka, idazleren bat ekartzea. “Aspaldi geneukan Harkaitz Cano gonbidatzeko nahia. Lehen ere egin izan dugu ahalegina, baina agenda kontuengatik ez da posible izan. Orain, ordea, bai. Fakirraren Ahotsa liburuak harrera polita izan du irakurleen artean eta horregatik aukeratu dugu”. 

Liburua doan

Literatura saioan parte hartzeko udaletxean eman behar da izena, maiatzaren 3a baino lehen ( 943 75 30 43 edo udaletxeko harreran) . Edozein herritarrek parte hartu ahal izango du, klubeko kide izan ala ez. Parte hartzeko, baina, ezinbestekoa izango da proposatutako liburua irakurrita joatea. Hori bai, izena ematen dutenek liburua doan eskuratu ahal izango dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.