Kejak eta eskarixak

Ongarri kimikoak erabiltzen dihardutela salatu du Baso Biziak Elkarteak

Egoitz Unamuno 2021ko api. 16a, 10:00

Baso Biziak Elkarteak sare sozialetan salatu du Topinburu inguruko landaketetan ongarri kimikoak erabiltzen dihardutela eta kezka agertu du ongarri kimiko horiek lurra eta errekak kutsatuko ote dituzten.

Horrekin batera, hainbat herritarrek jakinarazi dutenez, joan zen asteburuan Sagar Errekako errekak "bits ako" zekarren, Aita Domingo putzuan grabatutako bideo labur honek erakusten duen moduan: 

Baso Biziak Elkarteak jakinarazi du Urak Agentziak muestrak hartu dituela urak atzertzeko baina oraindik ez duela jakinarazi analisiek zein emaitza eman duten.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.