Biodantza saioak udaberrian

Egoitz Unamuno 2021ko api. 16a, 08:00
Biodantza saioen kartel iragarlea.

Maiatzean eta ekainean zehar, lau biodantza saio antolatuko dituzte herrian. Saioek hamabosteroko maiztasuna izango dute eta ez da derrigorrezkoa izango denetan parte hartzea. Izen-ematea zabalik dago. 

Saioak hamabostean behin egingo dira, ondorengo egunetan: maiatzaren 16an eta 30ean, eta, ekainaren 6an eta 20an, goizeko hamarretan hasita. Informazio gehiago jaso edota izena eman nahi izanez gero, deitu 665 23 9665 telefonora (Ainhitze). 

Udaberriko saio multzo hau apirilean hasi zuten eta dagoeneko bi saio eginak dituzte baina oraindik ere aukera dago falta diren lau saioetan parte hartzeko.

Ondorengoa da antolatzaileek saioen berri emanez zabaldu zuten mezua: "Kaixooo! Udaberri hontan gorputza entzun, sentitu, dantzatu nahi al duzu? Biodantzako Saioen bitartez, gorputzetik loratu nahi duen horri espazioa egingo diogu. Hilean bi saio izango dira, guztira 4, erregulartasunak laguntzen baitu mugimendu-eraldaketan. Hala ere, norberak ahal eta nahi duen saioetan parte har dezake, gogo eta sentipenaren arabera. Datak apuntatu eta gorde ditzazkezu hala nahi lzanez gero baiezkoan bazaude ahal bezain pronto abisatu zure lekua gordetzeko! Eskerrikasko!".