ZOZKETA: 3 sarrera bikoitz 'Ese no' antzezlana ikusteko

Erredakzioa 2021ko api. 15a, 11:30

'Ese no' antzezlaneko eszena bat. Argazkia: Banarte.

Plaentxia.eus-ek Ese no antzezlana ikustera joateko hiru sarrera bikoitz zozkatzen ditu. Izena emateko epea barikuan amaituko da. Eman izena HEMEN

Zapatuan, arratsaldeko 19:00etan, Banarte antzerki konpainian Ese no obra eskainiko du antzokian. 

Plaentxia.eus-ek hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu antzezlana ikustera joateko. Zozketan izena emateko epea barikuan amaituko da eguerdiko 12:00etan eta hiru irabazleen izenak 13.00etan jakinaraziko dira webgune honetan bertan.

Irabazleek emanaldia baino ordu erdi lehenago jaso ahal izango dituzte sarrerak antzokiko lehiatilan. Gainerakoek, bertan erosi ahalko dituzte sarrerak, 3 eurotan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.