Kejak eta eskarixak

Graffitia dela-eta, haserre

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 14a, 16:52

Zeleta 4ko bizilagunak oso haserre daude etxearen fatxadan egin dieten graffitiarengatik. Gertakaria salatu egingo dutela jakinarazi dute, orain ez asko fatxada margotu berri baitute. “Lotsagarria da gure dirua horrela pikutara joatea”, esan dute. 

Hona hemen erredakziora helarazi duten gutuna: 

“Norbaitek, Bere artea nolabait kaleratu behar duela-eta, gure fatxadan graffiti bat egin digu. Ez da denbora asko bizilagun guztiok Kriston dirutza ordaindu genuela fatxada margotzeko. Artista horrek jakin dezala guzti hau salatuko dugula eta herritarren batek zeozer ikusi badu mesedez gurekin harremanetan jartzeko eskatzen dugu. Lotsagarria da gure dirua horrela pikutara joatea”. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.