Gaurko datuek erakusten dutenaren arabera, handitzen doaz herriko eta inguruko herrietako kutsatze-datuak. Aste honetan, Soraluzen egunero atzeman dute positibo eman duen herritarren bat. Zehazki, atzo hiru eta beste bat herenegun.
Hori horrela, joan den eguaztenetik atzora arte, guztira, 24 positibo kontabilizatu dituzte eta deigarria da oraingo olatuan ume asko ari dela kutsatzen. Anbulatoriotik emandako datuaren arabera, une honetan, COVIDa duten 24 herritarretatik 15 umeak dira.
Eibar eta Mutriku puntuan
Gainera, inguruan ere goranzko joera ari da gailentzen. Debabarrenan, hiru herri laranja daude eta horietatik bi - Eibar eta Mutriku- gorrira heltzeko puntuan. Oraingo honetan, hori bai, Elgoibar da salbuespena. Herri horretan, zertxobait behera egin dute kutsatzeek.
Hona hemen apirilaren 7tik atzora arteko datuak, herriz herri:
- Eibar 53 385,82
- Elgoibar 10 259,97
- Mendaro 5 330,97
- Deba 7 183,39
- Mutriku 16 395,18
- Soraluze 24 1.056,87
- Debabarrena 115