Kanpotik pertsona ugari etorri izanak nabarmen handitu zuen herriko etxe beharra. Hala, 1.950 hamarkadan, Sagar Errekan adosadoak eraiki ziren, gaur egun 6-12 zenbakia dutenak. Gerora etxe altuagoak ere egin ziren, bai auzunearen hasieran (7-9 zenbakiak) zein bukaeran (27 zenbakia). Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.
Sagarraga baserria 1.972 hamarkadan bota zuten, bertan zabortegia jartzeko. Horretarako alboko erreka estali zuten. Hasieran zaborra pilatu besterik ez zuten egiten, baina gerora labea eraiki zuten zaborra erretzeko. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.
Santa Ana herriko kale zaharrenetakoa da, Placencia de Soraluce modu ofizialean sortu baino lehenagokoa. Izatez, 1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta herriari harresiak emateko. Santa Ana (Kalegoen orduan) harresi barruan geratu zen.Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.