Lapurreta, Gila tabernan

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 13a, 09:40
Gila taberna kanpotik, gaur, martitzena.

Gila tabernako joko makinetako bat zabaldu eta barruan zegoen dirua eraman egin dute, baita kutxa erregistratzailean zeuden txanpon apurrak ere. Atzo goizean, astelehena, jabetu ziren gertatutakoaz. Ustez, lapurrak tabernaren alboko atetik, biltegitik sartu ziren, baina ateak ez dauka indarrez zabaldu izanaren inolako zantzurik. 3.000 euro inguru zeuden makina barruan.

Biltegiko ateak zein haren sarrailak indarrez zabaldu izanaren markarik ez izateak are susmagarriago bilakatzen du lapurreta, litekeena baita norbaitek atea giltzaz zabaldu izana. Jakina, horrek esan nahiko luke lapurretan egin duenak, tabernakoen gertukoa dela, edo sikiera tabernari buruzko ezagutza handia duela.

Beste makinan ez

Kontuak kontu, atea zabaldu, barrura sartu eta joko makina indarrez zabaldu zuten, barruko dirua eramanez -3.000 euro inguru-. Beste joko makinan, ordea, apustuetarako makinan ez dute lapurretarik egin. Mugituta zegoen, baina itxita. Esan beharra dago zabaltzeko zailagoa ere badela. Bestalde, kutxa erregistratzaileko txanponak ere eraman dituzte -gutxi zeuden-.

Gila taberna obretan dago Aste Santu hasieraz geroztik