Orain arteko kutsatze kopururik altuena

Erredakzioa 2021ko api. 12a, 13:19

Udalerrien gaineko gaurko ebazpenaren arabera,  eremu gorrian sartu dute Soraluze. Izan ere, 1.000ko intzidentzia-tasa metatua du. Datutan begiratuta,  azken zazpi egunotan, 23 soraluzetarrek eman du positibo PCR probetan. Zazpi egunen barruan, orain arte izan den positibo kopururik altuena da. Gainera, Soraluzek ditu eskualdeko daturik okerrenak.

Azken egunotan, abiada bizia hartu dute kutsatzeek Soraluzen. Adibidez, apirilaren 9an, 9 positibo atzeman zituzten, beste 4 zapatuan eta 5 atzo, domeka.

Orain dela bi aste kontabilizatutako 15 positiboei, beste 23 gehitu behar zaizkie azken astebete honetan. Beraz, 14 egunetan, 38 herritarrek eman du positibo PCR probetan.

Horren eraginez, nabarmen handitu da intzidentzia-tasa metatua eta gaur, 956,22koa da. 

Eremu gorrian

Ondorioz, gaur bai, gaur sartu dute Soraluze eremu gorrian. Baita Gipuzkoa bera ere.

Honakoak dira zerrenda horretan dauden herriak.

5.000 bizilagunetik gorakoak: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Bilbao, Errenteria, Getxo, Hondarribia, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Markina-Xemein, Muskiz, Oiartzun, Ondarroa, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Portugalete, Sestao, Tolosa, Urretxu, Villabona, Gasteiz, Zarautz eta Zumarraga.

5.000 bizilagunetik beherakoak: Aduna, Alegia, Anoeta, Atxondo, Berriz, Berrobi, Bidania-Goiatz, Eskoriatza, Hernialde, Ibarra, Irura, Itsasondo, Bastida, Legorreta, Legutio, Olaberria, Soraluze, Zaldibar, Zaldibia, Zegama eta Zizurkil.

Neurri berriak

Eremu gorrian sartu izanaren ondorioz, bihartik, martitzena, orain artekoak baino neurri murriztaileagoak aplikatuko dira herrian. Honako hauek:

  • Batetik, herria perimetralki itxita izango da. Hau da, bakarrik irten ahalko da lan edo zaintza kontuetarako, erosketetarako eta aire zabalean jarduera fisikoa egiteko. 
  • Bestetik, ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek murriztu egin beharko dute jendaurreko ordutegia barruko aldean eta honakoa aplikatu: 06: 30etik 09:30era; eta 13:00etatik 16 30era. Horrez aparteko zerbitzua terrazetan eskaini beharko dute.
  • Eta azkenik, barnealdeko kirol-jarduerak ezingo dira 4 pertsona baino gehiagoko taldetan egin, talde profesional eta federatuen entrenamenduei eta lehiaketei dagozkienak izan ezik. Gainera, kirol-instalazioetako aldagelak eta dutxak itxita izango dira, igerilekuetakoak izan ezik; horietan, hori bai, edukieraren% 35a erabili ahalko da eta dutxak banaka erabili beharko dira.

Debabarrenean zer

Debabarrenari dagokionez, berriz, Elgoibar eta Deba izan ezik, gainerako herri guztiak laranjan daude. 

Hona hemen eskualdeko datuak herriz herri:

  • Eibar  53      345,78
  • Elgoibar 14   268,63
  • Mendaro  5    330,97
  • Deba  5   165,05
  • Mutriku  11    338,73
  • Soraluze  23   956,22
  • Debabarrena: 111