Leku izenak: Plaza Berria eta Plaza Zaharra

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 11a, 12:11
Plaza Zaharra, antzina.

Plaza Berriari, Frankoren diktadura garaian, Plaza del Tercio de Montejurra izena eman zioten; Plaza Zaharra, berriz, Plaza de Navarra izan zen. Plaza Zaharra da herriko plazarik zaharrena, hortik datorkio izena.  Plaza Berria, berriz, 1831. urtean egin zuten eta horretarako Kalebarreneko hiru etxeak bota zituzten.

Plaza Berria estuki dago bertako iturriari lotuta, elkarrekin eraiki baitzituzten herriko bi azpiegitura horiek. XIX. mendean plaza eraiki zutenetik gaur egunera arte aldaketa bat baino gehiago izan ditu. Xehetasun gehiago jakiteko, klikatu HEMEN.

Plaza Zaharra eraiki zutenean, herriaren harresi kanpoan geratu zen. Kalebarren-en ostean zegoenez, garai haietan Kalebarreneko Plaza Berria esaten zioten. 1831 urtean gaur eguneko Plaza Berria eraiki ostean, Plaza Zaharra esaten hasi zitzaion. Xehetasun gehiago jakiteko, klikatu HEMEN.