Honako azalpena eman du Iker Aldazabalek: “Horko eskailerak, ibaira ematen dutenak, sarbide publikoa dira eta Udala egiten da horren kargu, kale garbitzaileekin. Azken garbiketa, Mankomunitateak egin zuen, baldeadora eta guzti. Bestalde, usoen arazoari aurre egiteko, uxaldia egin zen urte hasieran Mankomunitatearen bitartez. Gertatzen dena da usoak etxe pribatuetan ibiltzen direla eta hori saihesteko, etxeen jabeek neurriak hartu beharko lituzkete, usoak uxatzeko. Jabe horri esan zitzaion usoak egoten diren tokiak jabe pribatuen eraikinak direla. Usoak bertaratzen badira eta ez badira haiek uxatzeko neurriak hartzen, astebetera inguru guztia kakaz beteta dago berriro ere”.