“Lokalaren ondoko eskailerak eta lokalaren aurreko aldea gune publikoak dira, jendea pasatzeko lekuak direlako. Horregatik uste dut bi leku horiek, behintzat, kale-garbitzaileek garbitu beharko zituztela”.
Uso-kakengatik kexu da R.B. herritarra. Lokala du Errabal kalean eta uso-kakek lokalaren aurreko alde guztia eta alboko eskailera zirinez beteta lagatzen dute. Dioenez, Udalari eskatu zion garbitzea baina erakundetik erantzun zioten hori jabetza pribatua dela. R.B. soraluzetarrak, berriz, uste du garbiketaren zati bat Udalak egin beharko zukeela.
“Lokalaren ondoko eskailerak eta lokalaren aurreko aldea gune publikoak dira, jendea pasatzeko lekuak direlako. Horregatik uste dut bi leku horiek, behintzat, kale-garbitzaileek garbitu beharko zituztela”.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.