Mendeko pertsonei erakundeetan arreta emateko ikastaroa

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 9a, 10:47

Zabaltzen-Sartu kooperatibaren eskutik, mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte eta osasun arreta emateko ikastaroa izango da, Elgoibarren, langabetuei zuzenduta. Urtean hiru halako ditu eta maiatzean izango da hurrengoa. 230 orduko ikastaroa da, doan eta 15 lagunendako lekua izango da bakarrik.

Maiatzaren 20an hasi eta uztailaren 23ra bitarteko ikastaroa eskainiko du Zabaltzen-Sortu Kooperatibak Elgoibarren, Lanbideren bitartez, enplegura bideratutako lanbide heziketako prestakuntza ikastaroen baitan. 

230 orduko ikastaroa da. 08:30etik 13:30era bitartean izango dira eskolak, astelehenetik barikura. Parte hartzeko, izena ere Lanbiden eman beharra dago, ahalik eta lasterren. Informazio gehiago behar izanez gero, honako telefono zenbakira dei daiteke: 94 6225355.

Baldintzak

Ikastaroan parte hartzeko honako baldintzak bete behar dira: 

  • DBH titulazioa, Erdi-mailako Graduko Prestakuntza-zikloetara sartzeko probak edo baliokideak (lan eta ikasketa ondorioetarako)

  • Hezkuntza-sistemen titulu eta ikasketen baliokidetasunak 
Justifikatu behar besteko prestakuntza-ezaguerak edo profesionalak.

  • Egin nahi den prestakuntza-moduluaren edo moduluen eta/edo porfesionaltasun-ziurtagiriaren maila bera duen profesionaltasun-ziurtagiria.

  • Lanbide-arlo bereko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria.
Unibertsitatera sartzeko proba, 25 urtetik edota 45 urtetik gorakoentzat.
  • 
Plaza librerik egonez gero, baldintzak betetzen dituzten eta autonomia-erkidego mugakide batetik datozen pertsonak, aldez aurretik edozein enplegu-zerbitzutan izena eman badute.


Oharrak: -Ezinbesteko baldintza minimoa DBH-ko titulua. Baldintza hau betetzen ez bada, matematikatako eta gaztelaniako gaitasun giltzarrietako proba bat gainditu beharko da. Proba Zabaltzen-Sartuko zentroan bertan egingo da. - Prestakuntza-ekintza hau bukatzerakoan, GAI kalifikazioa lortzen duten ikasleek prestakuntza honi dagokion Profesionaltasun Ziurtagiriaren (SSCS02208).

Ikastaro bera egiteko hurrengo aukera urrian izango da.