Atzo jakinarazitako datuei gehituta, gaurkoen arabera, azken zazpi egunotan 18 soraluzetarrek eman du positibo PCR probetan. Beraz, intzidentzia-tasa metatuak goranzko bidean segitzen du. Gaur, 452,94 da. Hala ere, gure osasun-eremua (Debabarrena, Elgoibar-Mendaro) laranja kolorean dago oraingoz, hori dela-eta, Soraluzek eremu gorritik kanpo segitzen du.
Eremu gorritik kanpo segitu arren, Soraluzek dauka SARS CoV-2ari dagokionez, eskualdeko intzidentzia-tasarik altuena. Hori bai, apurka-apurka, hainbat herritako datuak ere gorrirako bidean sartu dira. Elgoibar, adibidez, laranja kolorean dago eta Eibar laranjan sartzeko puntuan.
Hona hemen martxoaren 31tik apirilaren 6ra bitarteko datuak, herriz herri: