Eremu gorritik kanpo

Erredakzioa 2021ko api. 6a, 14:05

Soraluze ez dute sartu eremu gorrian dauden udalerrien zerrendan. Horrenbestez eta nahiz eta 400eko intzidentzia-tasa metatua gainditu, herrian ez dituzte aplikatuko orain artekoak baino neurri murriztaileagoak. 

Honako herri hauek sartu dituzte eremu gorrian.

5.000 bizilagunetik gorakoak:

Arrasate, Beasain, Ermua, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Ondarroa, Oñati, Ordizia, Tolosa, Urretxu, Gasteiz eta Zumarraga.

5.000 biztanletik beherakoak, berriz, honakoak dira: Berriatua, Berriz, Eltziego, Idiazabal, Iruña Oka, Bastida, Legutio, Ormaiztegi, Segura, Zaldibar, Zaldibia eta Zegama.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.