Positibo bakarretik, 15 izatera

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 6a, 13:16

Oraingoan bai, oraingoan nabarmen igo da SARS CoV-2 koronabirusa duten soraluzetarren kopurua. Aste Santuko jai egunen ondoren, Osakidetzak gaur argitaratu ditu eguneratutako datuak eta haien arabera, Soraluzen positibo bakarra izatetik, 15 izatera pasa da. Horrek, jakina, nabarmen igoarazi du intzidentzia-tasa eta 400eko langa gainditu du, beraz, gorriz daudenen zerrendan sartuko da herria. Debabarreneko bakarra da.

Martxoaren 30etik apirilaren 5era bitarteko datuen arabera, 15 soraluzetarrek positibo eman dute azken PCR probetan. Intzidentzia-tasa metatua da 402,65ekoa.

Beraz, ezustekorik ez bada, gorriz dauden herrien zerrendan sartuko da herria -oraindik ez dute zerrenda argitaratu- eta horren ondorioz, neurri murriztaileagoak aplikatuko dira Soraluzen, honakoak:

  • Batetik, herria perimetralki itxita izango da. Hau da, bakarrik irten ahalko da lan edo zaintza kontuetarako, erosketetarako eta aire zabalean jarduera fisikoa egiteko. 
  • Bestetik, ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek murriztu egin beharko dute jendaurreko ordutegia barruko aldean eta honakoa aplikatu: 06: 30etik 9: 30era; eta 13: 00etatik 16: 30era.
  • Eta azkenik, barnealdeko kirol-jarduerak ezingo dira 4 pertsona baino gehiagoko taldetan egin, talde profesional eta federatuen entrenamendu eta lehiaketei dagozkienak izan ezik. Gainera, kirol-instalazioetako aldagelak eta dutxak itxita izango dira, igerilekuetakoak izan ezik; horietan, hori ai, edukieraren% 35a erabili ahalko da eta dutxak banaka erabili beharko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.