Langabezia gorantz

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 6a, 11:42

Zubi Nagusia, gaur.

Otsailarekin alderatuta eta gutxi bada ere, gora egin du herrian kontabilizatutako langabe kopuruak. Ez, ordea, Debabarrenean. Izan ere, eskualdeko hiru herritan egin du gora langabeziak baina beste hirutan behera egin du edo berdin mantendu da. 

Soraluzerekin batera, Elgoibarren eta Mendaron egin du gora; berdin eutsi dio Debak eta behera egin du, berriz, Eibarren eta Mutrikun. Kopurutan begiratuta, Soraluzen 262 langabe kontabilizatu zituzten martxoan, otsailean baino lau gehiago.  

Hona hemen datuak, herriz herri: 

  • Eibar            1.665     %13,07
  • Elgoibar          539     %9,75
  • Mendaro            93     %9,40
  • Deba               193      %7,24
  • Mutriku          216     %8,12
  • Soraluze         262      %13,98
  • Debabarrena  2.968    %11,22

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.