Leku izenak: Mendizabal, Olea industrialdea eta Olea kalea

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 4a, 09:05

Ola, ibaitik ikusita.

Herriko beste bi industrialderen, Mendizabaleren eta Olearen, eta, azken industrialde horri izena ematen dion Ola kalearen gaineko xehetasunak dakartza leku izenen gaineko Sorapediaren gaurko kontakizunak. 

Mendizabal industrialdea herriko estuena da; horrexek eta eskaera faltak mugatu zuen haren hazkundea. Gaur egun bi enpresa geratzen dira. Xehetasun gehiago jakiteko, klikatu HEMEN

Olea industrialdea, berriz, gerra ostean hasi ziren eraikitzen. Oleako bideko eta ibaiaren arteko lurrak erabili zituzten eraikuntzarako. Hortik datorkio Olea izena industrialdeari. Xeheetasun gehiago jakiteko, klikatu HEMEN

Bestalde, herriko ola zaharrenetakoa zen Olea baserriak eman zion inguru hari guztiari izena. 1.955-1.970 urteetan, inguruan etxe batzuk sortu ziren, inolako kontrol barik. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.