Positibo gutxien, Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 30a, 18:10
Zubi Nagusia.

Martxoaren 23tik 29ra bitarteko datuen arabera -gaur argitaratutakoak- Soraluzek ditu eskualdean SARS CoV-2 koronabirusaz kutsatutako herritar gutxien. Hain justu, azken zazpi egunotan, positibo bakarra atzeman dute herrian. Intzidentzia-tasa metatuari dagokionez, berriz, hori ere eskualdeko baxuena da. 

Gaurko datuen arabera eta joan den astekoekin alderatuta, zertxobait behera egin du PCR probetan positibo eman duten debabarrendarren kopuruak. Xehetasunei dagokienez, gora egin dute Elgoibarren eta Mendaron eta gainerako guztietan behera, nabarmenen Deban. 
 
Honakoak dira herriz herriko datuak:

  • Eibar      27      200,19
  • Elgoibar  23     225,30 
  • Mendaro  3      236,41
  • Deba        6     275,08
  • Mutriku     3     169,36
  • Soraluze   1    100,65
  • Debabarrena 63