42 odol-poltsa

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 30a, 12:14

Argazkian, Marina Gabilondo, Miren Muguruza, Maddi Garmendia eta Gema Otero odola ematen. Argazkia: Bixente Olaizola.

Pozik daude Soraluzeko Odol Emaileen elkarteko kideak azken odol ateratzearen emaitzarekin. 42 herritar bertaratu ziren eta gainera, hiru lagunek estreinako aldiz eman zuten odola.

Joan den barikuan, 42 herritarrek eman zuten odola, azken deialdian baino 9 lagun gehiagok. Gainera, hiru gazte berri animatu ziren odola ematera eta emaile berriak bertaratzea zaila dela kontuan hartuta, datu positiboa da hori ere. 

Bestalde, odola ematera joateko deia egin dutenetan, 40 lagun joateko eskatu izan dute. Beraz, zifra hori ere gainditu dute azken deialdian. 

Gauzak horrela, balorazio positiboa egin dute elkarteko kideek.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.