Datozen egunotan, ordutegia aldatu egingo dute zerbitzu publikoek

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 30a, 10:24

Anbulatorioko sarrera, atzo, astelehena.

Eguenetik martitzenera, hainbat egunez itxita edo ezohiko ordutegia izango dute zerbitzu publikoek. Kiroldegia, adibidez, goizez zabalduko dute, Udaltzaingoak bi egunetik behin eskainiko du zerbitzua eta anbulatorioa itxita izango da.

Datozen jai-egunotan, egokitu egingo dute ordutegia herriko zerbitzu publikoek. Honakoa izango dute:

  • Anbulatorioa: eguenetik astelehenera itxita. Kontsulta behar izanez gero (larrialdi txikia) Eibarko ospitaleko PACera jo beharra dago (ez Elgoibarrera). Larrialdi kasuetan, berriz, Mendaroko ospitalera.
  • Kiroldegia: eguenetik astelehenera 09:00etatik 13:00ak bitartean. Gainerako egun guztiak normal.
  • Udaltzaingoa: bi egunetik behin lan egingo dute. Eguenean, zapatuan eta astelehenean, 07:30etik 19:30ak arte. Bestela itxita.
  • Udaletxea: eguenetik astelehenera itxita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.