Batzoki jatetxeak etxera eroateko janari zerbitzua jarri du martxan, gaur eguneko egoerari egokitu eta bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz.
Enkarguak egiteko 943 75 20 16 telefonora deitu behar da edo 628 050 449 whatsapp zenbakira idatzi.
Janariak jasotzeko ordutegia, berriz, ondorengoa da: 14:00-15:00 eta 20:00-21:00. Enkarguak lau ordu lehenago egitea komeni da: bazkaritarakoak goizeko 10:00ak aurretik eta afaritarakoak arratsaldeko 16:00ak aurretik.
ON EGIN!!