Bertako harategia berriro zabaltzeko esperantza txikia

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 26a, 11:31

Bertako harategia itxita.

Joan den otsailaren 23az geroztik itxita dago Bertako harategia. Matxura handia izan zuten eta enpresatik esandakoaren arabera, konponketak inbertsio handia eskatzen du. Ez dakite berriro ere zabaltzeko aukerarik izango duten.

 

Otsailaren 23ko asteburuaren ondoren, Bertako harategiko langileak saltokira bertaratu zirenean jabetu ziren harategiko kamera handia eta bitrina matxuratuta zeudela. “Haragi guztia usteldu egin zitzaigun; gainera asteburu horretan epel egin zuen… demaseko usaina zegoen…”, kontatu dute. 

Egoera horren aurrean, egun batetik bestera itxi egin behar izan zuten saltokia eta hilabetean itxita izan ondoren, esperantza txikia dute etorkizunarekiko: “Ez dakigu berriro ere zabalduko dugun. Apurtu den kamera oso zaharra da eta akaso ezin da konpondu”, esplikatu dute. 

2020ko irailean zabaldu zuten Bertako harategia Zubi Nagusian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.