Leku izenak: Labaderogain, ‘labana’ eta Loralde

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 28a, 11:05
Labaderogain plaza.

Herriko zilborra edo erdigunea da Labaderogain. Bestalde, herrian izan zen kokaleku bat labana izenekoa. Loraldek, berriz, garai batean Loraldesagasti edota Larralde izenak zituen. 

Urte luzez plaza izan arren, Labaderogainek ez du etxerik esleituta eta izendegi ofizialean ez da existitzen. Placencia de Soraluce modu ofizialean sortu zutenean, Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuenean, Labaderogain herriko erdigunea zen. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN

Nahiz eta harmaila bat izan buelta osoan, labana betidanik erabili izan da pilotan aritzeko, batez ere ume eta mutikoek. Agian, eliz atari berria egiterakoan, labanaren harlauzak ez zituzten aldatu frontoiaren esparrua garbi uzteko. Hala balitz, frontoi hau 1630 urte ingurukoa izango zen.  Gehiago jakiteko klikatu HEMEN

1971 urtean trenbidea itxi zuten, eta gutxira automobilentzat errepidea zabaldu zutenean Loralde auzoak asko irabazi zuen. Eta gehiago barruko saihesbidea egin zenean, XX mende bukaeran. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.