Bihar, odol ateratzeak

Ubane Madera Zangitu 2021eko martxoaren 25a

Bihar, barikua, odol emaileek bi hilean behingo hitzordua dauka. Gogoan izan, pandemiak iraun bitartean, odola ematera joateko txanda hartu beharko dela egunean bertan, goizez honako telefono zenbakira deituta: 943 00 78 84.

Odol ateratzeen ordutegia ere aldatuta dago. Orain, goizago hasten dira,txanda bakoitzean emaile gutxiago hartzen baitituzte haien segurtasun distantzia bermatzeko. Hori horrela, 16:30etik 20:30era izango dira odola ateratzen. 

Lekuari dagokionez, berriz, betiko berbera da: Itxaropena elkarteko areto nagusia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.