Txukundu eta ikasi, biak batera

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 24a, 09:53

Atzo arratsaldean, martitzena, letxugak, brokoliak, tipulak eta, besteak beste, porruak landatu zituzten Iturburuko lorategian. Umeek jardun zuten lorezain lanak egiten, Iker Aldazabal alkateak gidatuta, Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko hezitzaileen laguntzarekin.

 

Salma, Nico, Ahmed, Rehab… lan eta lan ibili ziren Iturburuko lorategian atzo arratsaldean. “Nik letxuga gorria eta berdea landatu ditut, oso ondo pasatu dugu”, kontatu zuen, adibidez, Salmak. Nicok ere esplikatu zuen letxuga sartzen ibili zela, baita brokolia ere eta Rehabek, berriz, landatutakoa harro erakutsi eta hemendik aurrera lorategia ikustera eta zaintzera joango direla kontatu zuen, “ura botatzera etorriko naiz”. 

Eskutik Eskura ekimenean dabiltzan jatorri anitzeko Soraluzeko umeekin egindako ekimena izan da, LH2. mailako umeak. Euskarazko aisialdia lantzeko helburua dute eta eskola barruan nahiz kalean egiten dituzte ekitaldiak.