Itxaropenako taberna kudeatzeko bi proposamen

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 23a, 17:06

Itxaropena elkarteko taberna kudeatzeko proposamenak aurkezteko epea bukatuta, bi jaso ditu Udalak. Datozen egunotan erabakiko dute taberna zeinek kudeatuko duen, proposamenetan landutako puntuen balorazioaren arabera. Udalaren helburua da ahalik eta lasterren adjudikatzea zerbitzua.

Patricia Borinaga Gizarte Ongizate Saileko zinegotziak esplikatutakoaren arabera, udal teknikariak arduratuko dira balorazioa egiteaz. Eta ahalik eta lasterren adjudikatuko dute zerbitzua, taberna berriro ere zabaldu ahal izateko. 

Bestalde, modu positiboan baloratu du bi proposamen aurkeztu izana: “Behintzat, oraingoan ez da hutsik geratu eta norbaiti esleituko diogu zerbitzua”. 

Irailaren erdialdean itxi zuten Itxaropena Nagusien Elkarteko taberna. Udalak irailean atera zuen zerbitzua enkantera. Lehen deialdian ez zen inor aurkeztu. Orduan, baldintzak aldatu eta berriro ere atera zuen zerbitzua enkantera, hil honetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.