Diploma banaketa eta kontzertua

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 22a, 16:55

Ikasle bat pianoa jotzen, musika eskolako ate irekietan.

Etzi, eguaztena, Soraluzeko Musika Eskolako diplomadunek kontzertua eskainiko dute diploma-emate ekitaldian. Iazko ikasturteko diplomadunak dira, COVIDarengatik ezin izan zutenak ospatu diploma eskuratu izana. 19:00etan hasiko da saioa, Herriko Antzokian. 

Hiru piano-jolek eta bi gitarra-klasiko-jolek eskuratuko dituzte musika ikasketak egin dituztela ziurtatzen duen diploma. Musika eskolako zuzendari Nagore Sanzek emango dizkie diplomak. 

Horren ondoren, diplomadun bakoitzak pieza bana interpretatuko du: 

  • Nagore Caballerok: 
    Estudio numero 3 op.36-Bertini
    Afterglow-Phillip Keveren
  • Miren Osinagak:
    Estudio numero 2 op.37-Lemoine
    In old Viena-W. Willock
  • Eneko Goenagak:
  • Estudio numero 11 opera 29-Bertini
    Tales from Hungary-M. Mier
  • Eta Haizea Makinaik: 
    Gay Paris (Traviata)-W.L. Hayden
    Cuatro diferencias sobre Guárdame las vacas -Luys de Narváez

Kontzertua ikustera joatea posible da, betiere edukiera-muga errespetatuta. 

Bestalde, aurtengo diploma banaketa ekitaldia ekainaren hasieran egingo dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.