Leku-izenak: Kalegoen, Kontzejupea eta Kotxebidea

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 21a, 09:05
Casa del Pueblo Ormaetxea jauregian, lehen.

Kalegoen herriko kale zaharrenetakoa da, Placencia de Soraluce modu ofizialean sortu baino lehenagokoa. Kontzejupeak, berriz, erabilera asko izan ditu: iragarki-tokia, tonbola, pasealekua… Gaurko jakingarriak borobiltzeko, Kotxebidearen aldapa gutxitzeko, bi errebuelta egin zizkiotela azaldu du Sorapediak. 

Garai bateko Kalegoen gaur egungo Santa Ana kaleko lehen tartea da, Labaderogainetik (Udaletxetik) 13. zenbakirainokoa (Kontulan aholkularitza). Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

Kontzejupea

Kalean, Kontzejupeari Kontzupea esaten diote askok, berezko izenaren laburdura modura-edo. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN

Kotxebidea

Kotxebidea kalea XX.mendean desagertu egin zen. XX mende bukaeran SACIA zena bota zuten eta etxebizitzak eraiki, bere artean errepide berria zabalduz. Orduan inguruko kaleak berrantolatu zituzten: Kotxebidearen (Estaziño kalearen) lehen 75 metro Etxaburuetari eman zioten eta gainontzeko zatia, peatonalizatuta, Estaziño kalean geratu zen. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.