Beherantz

Erredakzioa 2021ko mar. 18a, 13:38

Soraluzen, ez dute SARS CoV-2 koronabirusean positibo berririk atzeman azken zazpi egunotan. Eta nahiz eta bi herritan kopuru gehiago atzeman, oro har, Debabarrenean ere, beheranzko joera hartu dute datuek. Astelehenean eguneratuko ditu herriz herriko datuak Osakidetzak.

Deban eta Mendaron izan ezik, Debabarreneko gainontzeko herri guztietan egin du behera atzemandako positibo kopuruak.

Azken bi asteotan moduan, mugimendu txikia dago orokorrean,  baina sikiera beheranzko joerari eutsi diote.

Gaur, jai bezpera denez, astelehenera arte Osakidetzak ez ditu eguneratuko herriz herriko datuak.

Hona hemen gaurkoak:

  • Eibar 32     243,87
  • Elgoibar 2   112,65
  • Mendaro 3    283,69
  • Deba 6     183,39
  • Mutriku 6   207
  • Soraluze  0   75,49
  • Debabarrena 49

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.