Edozein modutan, Santa Ana 2ko etxea ahurri egoera deklaratuta dago eta Soraluzeko Udalaren nahia da ahalik eta lasterren botatzea.
Horretarako, baina, dirua behar da eta abenduan, aurtengo aurrekontua onartu zutenean, azaldu zuten oraingoz, ez dagoela inbertsioetarako dirurik. Iazko likideziaren ondorengo soberakina zein den jakitean erabakiko dituzte inbertsioak.
Dena den, ideia bat izatearren, Errekalde 10eko etxea botatzeak 60.000 euro inguruko kostua izan zuen.