Halaxe azaldu du Soraluzeko mendizaleak: “Lehen gorriz margotuta zegoen, Formula 1eko karrerak Ferrarik irabazten zituelako. Orain, berriz, zilar kolorekoa da, Mercedes-McLarenek irabazten dituelako. Elgoibartarrek egiten dute. Morkaikokoek-edo, baina ez dakigu seguru”.
Oiher Aranzetak bidalitako argazkiak erakusten du kotxea gorriz margotuta. Argazkia 2017ko abuztuan ateratakoa da.
Mendiari dagokionez, berriz, Akelarre eta Akelarko Haitza ere esaten zaio. Eta lehenago bestelako izen batzuk ere izan ditu. Xehetasunak Sorapedian daude jasota. Gehiago jakiteko sakatu HEMEN.