Udalekuetarako eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska-mutil gehienez).
Eskaintzari dagokionez, berriz, zerenda luzea da, hiru lurralde historikotako zazpi kokagune daude-eta aukeran. Haietan egoteko hainbat txanda antolatu dituzte adinaren arabera, uztailaren 1etik abuztuaren lehen astera bitartean. Guztiak ere, zazpi egunetako txandak dira. Ohiko udalekuez gainera, udaleku teknologikoetan parte hartzeko aukera ere badago.
Izen-ematea non eta zelan
Izen-ematea apirilaren 13tik 20ra bitartean da. Honako hauek dira bideak:
- Interneten (www.gipuzkoa.eus/udalekuak),
- Udako Programen Bulegoan (Gaztegune: Anoeta pasealekua, 28 - Donostia)
- Kanpainan parte hartzen duten Udal-bulegoetan. Soraluzen, udaletxeko harrera bulegoan.
Lekuak banatzerakoan aukera-berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da. Eskaera-orri bat baino gehiago agertuz gero, eskaera baliogabetu egingo da. Bestalde, lehentasuna emango zaie aurreko urteetan udalekuetan parte hartu ez zutenei.
Udalekuetako lekuak notario aurrean egindako zozketa bidez banatuko dituzte, apirilaren 27an. Edozein modutan, badago erreklamatzerik. Erreklamazio-egunak apirilaren 21ean eta 22an dira.
- Zozketaren emaitzak aipatutako bulegoetan eta Interneten jarriko dira.
- Lekua lortu dutenek behin betiko izen-ematea apirilaren 28tik maiatzaren 6ra bitarte egin beharko dute. Izenik eman ezean, lekuari uko egin diola ulertuko dute.
Informazio gehiago eskuratzeko sakatu HEMEN.