Orain dela bi asteko hitzaldiak moduan, gurasoei dei berezia egin diete aste honetako hitzaldietara bertaratzeko: “Familien partaidetza oso garrantzitsutzat jotzen dugu, familian, eskolan eta ingurune soziokulturalean ezartzen diren harremanek hainbat jarrera, ohitura eta balore sortzen baitituzte”.
Honako puntuak landuko dituzte hitzaldian:
- Erabilera, neurrigabeko erabilera eta mendekotasuna.
- Internetekiko mendekotasuna?
- Neurrigabe erabileraren eragileak eta zantzuak.
- Beste zantzu eta ondorio batzuk.
- Une oro konektaturik egon behar naiz?
- Erabilera osasuntsurako aholku eta baliabideak.
17:30ean hasiko da eta interesa duen edozein bertara daiteke, edukiera-muga 100 lagunerainokoa baita.