Apur bat behera

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 15a, 16:45

Gorabehera gutxi izan dute SARS CoV-2 koronabirusaz kutsatutako herritarren datuek. Gaur argitaratutakoen arabera, zertxobait behera egin dute, Soraluzen, Eibarren eta Mendaron jaitsi egin baita positibo kopurua. Elgoibarren eta Deban, berriz, bere horretan mantendu dira eta Mutrikun igo. 

Barikutik gaur arte, mugimendu txikia izan da koronabirusari dagozkion eskualdeko datuetan. Soraluzen, ez dute positibo berririk detektatu joan den aste hasieraz geroztik. Horren ondorioz, jaisten segitzen du intzidentzia-tasa metatuak.

Debabarreneko gainontzeko herriei dagokienez, berriz, Mutrikun bakarrik igo da intzidentzia-tasa metatua.

Hona hemen martxoaren 8tik atzora bitarteko datuak, herriz herri:

 

  • Eibar 36     272,99
  • Elgoibar  7   129,98
  • Mendaro 2   189,13
  • Deba   2        238,40
  • Mutriku 8   150,55
  • Soraluze 2    75,49
  • Debabarrena 57

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.